2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

EMAKUMEAREN INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

Atzo azaldu genuen bezala egun berezi honetan 5.mailako umeen zeregina zera izan da: HH-ko 5 urteko umeengana joan gara, gaurko eguna zergaitik ospatzen den azaltzeko asmoz.
Ume bakoitzari gomets More bat ipini diegu. Begira,begira nola egin dugun gurelana......!!!!!







2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

NOVEMBER 25TH ENGLISH TUESDAY AGAIN!!!!

NOVEMBER 25TH: ENGLISH TUESDAY

Dakizuen bezala bihar Azaroak 25a, berriro ospatuko dugu English Tuesday eguna. 
Dena prest edukitzeko pasabideak apaintzen hasi gara eta noski..... Baita ikasi behar ditugun Errimak birpasatzen  bihar denok gogoratzeko.
Hainbat ekintza ezberdin egiten ditugu egun honetan...begira begira!!!!
 Oraingo honetan ikasi beharreko errima hau da
REPEAT LIKE A PARROT!!!
THE MORE YOU REPEAT,
THE MORE YOU LEARN...

AZAROAK 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna : Azaroaren 25a

Beldur Barik programa Azaroaren 25aren (Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna) inguruan antolatzen den kanpainaren barruan sartzen da eta bertan Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartzen du beste euskal erakunde batzurekin, emakume eta gizon gazteen arteko berdintasuna, errespetu, autonomia eta askatasuna sustatzeko. 

Gure eskolan ere egun hau ospatzeko 5.mailako ikasleok zera prestatu dugu:

Gure pasabideak apaintzeko modu ederra aurkitu dugu....Ea zer iruditzen zaizuen!!!!

Puntu morea emakumeen aurkako edozein indarkeriaren aurkako bazterketaren sinbolo da.        


2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

BIDE- HEZKUNTZA

Azaroaren 5ean Bide Hezkuntzako txangoa egitera joan ginen 5 . mailako ume guztiak.
Bilboko Udaltzainek gure bila etorri ziren eskolara autobus handi batekin....hona hemen argazkiak...


Bertan Bideo bat ikusi eta Udaltzaingoen azalpenak entzun ondoren...Bizikletak hartu eta zirkuituan zehar ibili ginen.... Batzuek Udaltzaingoen isunak jaso zituzten.... AI ENE!!!!!
Hauxe zirkutuaren mapa
Egunak ez zuen askorik lagundu euria egin baitzuen baina hala ere primeran pasa genuen eguna.... ESKERRIK ASKO UDALTZAIN JAUNEI!!!!!


2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

ENGLISH TUESDAY , OCTOBER 28TH!!!!!!!!!!!!!!

Today we are going to celebrate English Tuesday.... we are going to do different activities...

Look  this beatutiful  creation!!! LOVELY!!!!

We are going to eat an apples in the playground......
This is our class creation.... We write different sentences about this day:

-EGUNERO SAGAR BAT JAN ETA MEDIKUARENERA EZ JOAN ...

-AN APPLE A DAY KEEPS THE DOCTOR AWAY  !!!

-UNA MANZANA AL DÍA DE MÉDICO TE AHORRARÍA...

In the afternoon we are going to sing Michael Jackson´s song....

COME  ON  GIRLS AND BOYS !!!  LET´S SPEAK IN ENGLISH!!!!!!!!

2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

BILBOKO METROA.....ZEIN DIBERTIGARRIA GURE BISITA LURPIREKIN!!!!

 Urriaren 7an 5. A taldeko neska mutilak, andereño eta Izaskun Bilboko Nafarroa Kalera joan ginen goizetik goiz Bilboko Metroaren egoitza bisitatzera.
Bertan Bilboko Metroak duen maskotak, Lurpik...hainbat gauza azaldu zizkigun: Nola sortu ziren garraiobideak, Aintzinean Bilbon zeuden garraiobideak, nola aldatu den gure hiriburua urteekin ... eta horrekin batera gure Metroa nola heldu zen Bilbora ere bai.
Lurpirekin hainbat gauza ezagutu eta gero egoitzaren hainbat atal ezagutu genituen.
Adibidez: Metroko  bi lineak nola banatzen diren Uribe Kosta eta Ezkerraldearen bitartean Bilboko itsasadarra erdian dagoelako.
Ondoren Metroko geltokirantza abiatu ginen...gure Metroen funtzionamendua ezagutzeko asmoz.

Metroko gidariarekin egon eta gero eta Metroko kabina ezagutu eta gero...Sarriko geltokian geldiunetxo bat egin genuen  Joanaren azalpenak entzuteko.

 Azalpenak entzun ondoren kanpora joan ginen deskantso txiki bat egitera Eskolara bueltatu baino lehen.



                     Egun itzela pasa eta gero eskolara bueltatu ginen poz-pozik. Iupiiiiiii!!!!!!!!!

Gainera Bilboko Metroko opariak jaso genituen..... Motxila, piruleta, postala, ordutegien papera, txartela sartzeko funda....Eskerrik Asko Lurpiiiiiiiiiiii!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

PASEOTXOA ESKOLA INGURUTIK


kaixo lagunak!!!

Pasa den ostiralean, udaberria heldu dela eta, paseotxo bat eman genuen gure eskola ingurutik. Bizkaia-plazako kolunpioetan jolastu ondoren, Alhondigako plazatxora joan ginen eta primeran pasatu genuen!!!







2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

PIZZA EGITEN

Ummm!! Zer nolako pizza goxoak egin ditugun sukalde-tailerrean gero gure gelakideekin partekatzeko!!!

























2014(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala

SUKALDEAN

Sukaldean lanean. Ummm!! Zein gozoak atera dira gure txokolatezko napolitanak!!!

PARKEA

Paseotxo bat Bilbotik, ahatetxoen parkera!! Eskolatik kanpo ere, gauza asko ikasten ditugu eta!!

OLENTZERO


Olentzero eskolan!! Zer ondo!! Zenbat opari ekarri dizkigu!!!

Eskerrik asko olentzero eta datorren urtean ere etorri!!




2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

IRTEERAK

2013-14ko ikasturteko irteerak

Kurtso honetarako programatuak ditugun irteerak hauek dira:

Urriaren 2an -- Artigas
Abenduaren 3an -- Bide Hezkuntza
Otsailaren 17ean -- Kontzertua (Bilbao 700)
Otsailaren 21ean -- Antzerkia ingelesaz
Martxoaren 11an -- Erriberako merkatua
Martxoaren 13an -- Arkeologi Museoa
Ekainaren 19an -- Kurtso amaierako irteera



2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna