Bertan Bilboko Metroak duen maskotak, Lurpik...hainbat gauza azaldu zizkigun: Nola sortu ziren garraiobideak, Aintzinean Bilbon zeuden garraiobideak, nola aldatu den gure hiriburua urteekin ... eta horrekin batera gure Metroa nola heldu zen Bilbora ere bai.
Lurpirekin hainbat gauza ezagutu eta gero egoitzaren hainbat atal ezagutu genituen.
Adibidez: Metroko bi lineak nola banatzen diren Uribe Kosta eta Ezkerraldearen bitartean Bilboko itsasadarra erdian dagoelako.
Ondoren Metroko geltokirantza abiatu ginen...gure Metroen funtzionamendua ezagutzeko asmoz.
Metroko gidariarekin egon eta gero eta Metroko kabina ezagutu eta gero...Sarriko geltokian geldiunetxo bat egin genuen Joanaren azalpenak entzuteko.
Egun itzela pasa eta gero eskolara bueltatu ginen poz-pozik. Iupiiiiiii!!!!!!!!!
![]() |
Gainera Bilboko Metroko opariak jaso genituen..... Motxila, piruleta, postala, ordutegien papera, txartela sartzeko funda....Eskerrik Asko Lurpiiiiiiiiiiii!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina