2020(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

Nondik dabil Kontxa-hontza konfinamendu garaian?


Non pasatzen ari da hilabete hauek? Norekin bizi da?
Zer egiten du egunean zehar?
Zertan pasatzen ditu orduak aspertuta dagoenean?

Zer jaten du?
Zertara jolastea gustatzen zaio?

2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

Zu ere margolari: Van Gohren EKILOREAK margotzea proposatzen dizugu

Zer moduz ikasleok?
hemen duzue Van Gogh margolariaren EKILOREAK margolan ezaguna


Gure proposamena:


Zuek margolan honen bertsio bat egitea.


Arauak:
  • Folio baten egin zure margolana
  • 12 ekilore margoztu behar dira: batzuk lore freskoak izan behar dira, eta beste batzuk zimelduta agertu behar dira.
  • Bi astetako epea duzue lana burutzeko (maiatzaren 27-rarte)
  • Argazki bat atera eta emailez Agurtzaneri edo Itziarri bidali.
  • Margolana eskolara eraman, abisatuko dugu zein egunetan eta ordutan


TEKNIKA:
  • Kolore horiaren tonu ezberdinak erabili 
  • Puntu txiki asko marraztu kolore bakar baten itxura emanez (puntillismoa)
  • Marra lodi eta sendo batzuk ere marraztu