Zer moduz ikasleok?
hemen duzue Van Gogh margolariaren EKILOREAK margolan ezaguna
Gure proposamena:
Zuek margolan honen bertsio bat egitea.
Arauak:
- Folio baten egin zure margolana
- 12 ekilore margoztu behar dira: batzuk lore freskoak izan behar dira, eta beste batzuk zimelduta agertu behar dira.
- Bi astetako epea duzue lana burutzeko (maiatzaren 27-rarte)
- Argazki bat atera eta emailez Agurtzaneri edo Itziarri bidali.
- Margolana eskolara eraman, abisatuko dugu zein egunetan eta ordutan
TEKNIKA:
- Kolore horiaren tonu ezberdinak erabili
- Puntu txiki asko marraztu kolore bakar baten itxura emanez (puntillismoa)
- Marra lodi eta sendo batzuk ere marraztu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina